Jai herrikoien aldeko olinpiadak izango dira larunbatean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 7a, 19:41

Larunbat honetan, hilak 12, jai herrikoien aldeko koadrilen arteko olinpiadak egingo dituzte Algortako Telletxe plazan. Probak 17:00etan hasiko dira. Horien artean, ispilu lasterketa, ur jolasak eta beste hainbat jolas dibertigarrietan parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Olinpiadak bukatu ostean, 19:00ak aldera, jai herrikoien aldeko aldarrikapenari eusteko poteo musikatua izango da herriko tabernetatik. Bertan parte hartzeko, egunean bertan izena eman daiteke. Hori bai, lau laguneko taldea osatzea ezinbestekoa izango da probei aurre egiteko. Argazkian, olinpiaden aurkezpen kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun