Imanol Landa
Getxoko alkateak jarritako trabei aurre eginez, Uribe Kostako herri guztietako dozenaka auzokideek
ekitaldi politikoa (mp3) eta herri bazkaria egin zituzten atzo Itzubaltzetako Romo ikastetxeko frontoian. Ezker abertzalearen, gazte independentisten zein Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren izenean hainbat lagunek hartu zuten hitza. Guztiek "Zutik, Euskal Herria!" aldarrikapenaren baitan jasotzen den "aldaketa politikoa bizkortzeko hautuaren beharra" azpimarratu zuten. Tartean, atxilotze arriskuan dauden eskualdeko gazteak ere gogoratu zituzten; eta Uribe Kosta eta Erandioko euskal preso politikoei egin zieten gorazarre, aurreskua eskainiz. Ekitaldi politikoa Itzubaltzeta / Romo eta Areeta batzen diren Xake plaza zabalean egitekoak ziren, baina udal agintari jelkideak baimena ukatu zuen, "auzokideek plaza hori azken boladan asko erabiltzen dutela" argudiatuz. Horren ordez Romo ikastetxeko frontoira bidali zituen. Hori salatzeko, ekitaldia politikoa amaitu ostean Itzubaltzetako kaleetan zehar herri poteo egin da. Eguna amaitzeko 180 lagunek herri bazkaria izan zuten eta, kantuekin eta dantzekin, egunari amaiera eman zitzaion, "aurrean dauden erronka politikoak egi bihurtzeko guztion inplikazioa erabat beharrezkoa" dela azpimarratu zutelarik. Argazkian, ekitaldian bildutako uribekostarrak "Eusko gudariak" abesten.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.