Joan den ostiralean, Orkatz Gallastegi euskal preso politiko berangoztarraren etxekoak joan ziren Castelloko (Herrialde Katalanak) espetxera hura bisitatzera. "Miaketa egin behar zietela eta, etxekoak uko egin zieten holako miaketak egiteari, eta, horretara, aurrez-aurreko bisitarik egin gabe bueltatu behar izan zuten Berangora", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Gaur bertan 28 urte bete ditu gazteak. Joan zen asteburuan ere, Albocasser (Castello, Herrialde Katalanak) kartzelera Patxi Markes berangoztarra ikustera joan ziren familiarrak bisita egin barik bueltatu behar izan zuten etxera, "eta hauek bezala beste hainbeste kartzeletan ere bai, miaketa umiliagarriak egin nahi izan zizkietelako", errepresioaren kontrako erakundeak salatu duenez. Argazkian, presoen aldeko elkarretaratze bat Berangon.