Bi igogailu jarri dituzte Lutxanako metro geltoki parean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 7a, 20:15

Lutxana auzoan hainbat eraldaketa egin ditu Erandioko Udalak. Horien artean, auzotarrei joan-etorrietan lagundu eta konexioak hobetzeko, bi igogailu instalatu ditu metro geltokian. Hori lortzeko, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin hitzarmena sinatu du tokiko erakundeak. Inbertsioa 325.000 eurotakoa izan da. Bi igogailu horiek mugikortasun arazoak dituzten pertsonei mesede egingo diete, geltokiko bi andenen artean mugitu zein San Jose auzora iritsi ahal izateko. Igogailuak geltokiaren kanpoaldean daude, pertsonek auzoaren alde batetik bestera askatasun osoz mugitu ahal izateko. Hala ere, horien erabilera Metro Bilbao garraio enpresaren ordutegiaren araberakoa izango da. Argazkian, Lutxanako igogailu berriak.

Igogailuak jartzearekin batera, haurrentzako jolas eremuan ere aldaketak egin dituzte. Parkea ekipo berriekin handitu dute eta bertan zeudenak konpondu dituzte. Horrekin batera, argitasun handiagoa lortzeko, argi tresna berriak instalatu ditu Erandioko Udalak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun