Getxoko Udaltzaingoak gazte bat atxilotu du Algortan taberna batean lapurtzen saiatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 7a, 21:21

Algortan bizi den 25 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo goizaldean Getxoko Udaltzaingoak, Sarrikobaso kale algortarreko taberna batean lapurtzen saiatu zelakoan. Goizeko seiak aldera egindako dei baten bidez ohartarazi zieten tokiko poliziei, aipatutako tabernaren kristalak apurtzen zebilen gizon bat zegoela. Harrezkero, patruila bat tokira bertaratu eta aizto bat zeraman gazte bat topatu zuen. Udal iturriek adierazi dutenez, "gazteak eskuetan hainbat ebaki zituen eta jantziak odolez zikinduta". Udaltzainen arabera, "mutilak kristal batzuk apurtu zituen baina ez zuen tabernara sartzea lortu". Ondorioz, poliziek gizonezkoa atxilotu zuten, tabernan lapurtzen saiatzea egotzita. DYAko anbulantzia batean sendatu ostean, epailearen esku utzi zuten gaztea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun