Getxoko Zientoetxe kaleko bi erraietatik bat itxiko dute asteazkenetik aurrera, Dilizko estratatik Azkorriraino doan tartean, hiri gasaren hodiak ipintzeko lanak direla eta. Zabalik geratuko den erraian semaforoen bidez antolatuko dute zirkulazioa, autoek bi noranzkoetan ibil daitezen. Udalekoek aurreikusi dutenez, lanek hilabete eta erdi iraungo dute. Kale horretan jarriko den hodia, 1.340 metrotako luzera du. Izan ere, inguruko etxeetara ez ezik, Saratxaga ikastetxera ere hiri gasa eramateko hitzarmena sinatu du Naturgas enpresarekin Getxoko Udalak. Alkateak adierazi duenez, "Udaletik gidariei eta bereziki Azkorriko hondartza erabiltzen dutenei, lan hauek direla eta ipiniko diren seinale berriekin adi ibiltzea eskatzen diegu". Argazkian, Landa alkatea herri lan batzuk gainbegiratzen, Joseba Arregi Hirigintza zinegotziarekin batera.