Gehi Kultura
Udalak euskararen erabilera sustatze aldera urte amaieran taldeekin hitzarmenen sinatzearekin amaituko den prozesua jarri du martxan. Lehenengoz, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak kultur elkarteen eta elkarte horiek antolatzen dituzten kultur jardueren gaineko azterketa soziolinguistikoa burutu du. Gainera Gehi Kultura programaren bidez taldeekin kolaboratzen jarraituko du, eskaintzen dituen laguntzen eta zerbitzuen berri ematen. Azterketak udalerriko 56 elkarteen euskararen jakite-mailari buruzko datuak jasotzen ditu, tartean ezagutzari, erabilerari eta interesari dagozkionak. Elkarte horietatik %38 kultur alorrekoak dira; %14 gazte taldeak; %11 abesbatzak; %9 jai batzordeak eta horrenbeste dantza taldeak; %7 musika taldeak eta %5 mendi alorrekoak. Elkarteen heren bat nahiko euskalduna dela esan daiteke (elkarteen %34ean nahiko erabiltzen da) nahiz eta gaztelera egiten den; %20an euskaraz egiten da nahiz eta gaztelera nagusia izan eta elkarteen %46an ez da inoiz edo ia inoiz euskara erabiltzen ahozko harremanetarako.
Euskararen erabilerari dagokionez, alde handia dago Getxo udalerriko elkarteen artean. Euskararen presentzia haurrentzat edo gazteentzat jarduerak antolatzen dituzten elkarteetan gainontzekoetan baino handiagoa da eta horregatik pentsa daiteke jasotako hezkuntza ereduak eta motibazioak eragin handia dutela. Elkarte gehienek izen euskalduna dute eta beren karteletan eta informazioetan euskara gaztelera baino gehiago erabiltzen da, ahozko harremanetan euskararen erabilera %15a izan arren.
Gehitu kirolera
Bizarra Lepoan elkarteak jardueretan eta kirol klubetan euskararen erabilera bultzatzen duten ekimenen dinamizazioa eta jarraipena egiten jarraituko du, euskararen erabilerari buruzko informazioa eguneratuko du, hitzarmenetako konpromisoak lortzeko eginbeharrekoak bideratuko ditu, Udalak eskaintzen dituen laguntzen eta zerbitzuen berri emango du eta kluben partaidetza dinamizatuko du.
Bapiruke
Euskara eta euskal kultura haurrengan hurbildu eta kultur desberdinak batu nahi dituen Bapiruke programaren barruan. Aste Santuan eta udarako antolatutako udalekuen ondoren, irailean Bizarra Lepoan elkarteak surf, skate eta txalaparta ikastaroak antolatuko ditu. Azaroan haurrentzako jarduerak eta abenduan Bapigabonak, Gabonetako Koloniak.