Joan den astean iragarritako
kanpainari jarraiki, eskualdean sortutako hiru lan-eskaintzen berri eman du
Plentziako ezker abertzaleak. Besteak beste, Gorlizen tabernari bila dabiltzala jakinarazi dute. Ondokoa da kontakturako telefono zenbakia: 648 925 527. Bestalde,
Uribe Kostako Behargintzak zabaldutako beste bi eskaintza jarri dituzte independentista plentziarrek euren bitakoran: batetik, sukaldari bila dabiltza Gorlizko jatetxe batean; eta bestetik, neskamea behar dute Urdulizko etxe batean. Informazio gehiago lortzeko, Behargintzara jo beharko dute interesatutako langabetuek, 946 760 638 telefono zenbakira deituz, edo bestela, Berangoko Karabiazpi kaleko 1. zenbakian dauzkaten bulegoetara hurbilduz. Mezua bidaltzea ere badago, ondoko e-posta helbidera:
urkobe[abildua]urkobe.net. Argazkian, egunotan itsas-hiribilduko Udalaren jarrera salatzen dabil Plentzia eta Gorlizko
Langabetuen Asanbladak / © Piztu Plentzia!