Imanol Landa Getxoko alkateak Carlos Epalza UNICEF Euskadi elkarteko presidenteari eman dio gaur goizean Bigarren Eskuko Liburu Azoka Solidarioan bildutako 12.733 euroko txekea, aurreko edizioan baino %13 gehiago. Oraingoan, Haitira bidaliko du dirua gobernuz kanpoko erakundeak, herrialde horretan, osasun, elikadura, ur eta saneamendu, haurren babesa eta hezkuntza alorretan aurrera eramaten ari diren hainbat proiektutarako. Azoka joan den maiatzaren 13tik 16ra ospatu zen Algortako Telletxe plazan. Ikusgai eta salgai jarri ziren 15.500 ale. Horietatik %85a saldu zen euro bateko prezio sinbolikoan. Guztira, bertatik 16.000 lagun pasa zirela jakinarazi dute Udalekoek. Argazkian, Imanol Landa eta Carlos Epalza 12.733 euroko txekearekin.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!