Hitzaldi bana izango da datozen bi ostiraletan Itzubaltzeta gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 8a, 20:50

Itzubaltzeta gaztetxean bi hitzaldi eskainiko dituzte datozen bi ostiraletan zehar. Lehenengoa ekainaren 11n izango da. Horretan Zallako gaztetxeko kide batek parte hartuko du, euren egoera eta jasotako isunen berri emateko, "Gure ametsak 360.000" lemako solasaldiaren bitartez. Ekitaldia 20:00etan hasiko da. Hurrengo ostiralean, ekainak 18, ordu berean, Alkoholiko Anonimoen elkarteko bi kide bertaratuko dira gaztetxera euren esperientziak kontatu eta konpartitzeko. Argazkian, Itzubaltzeta gaztetxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun