"La Union Europea desde Agirre a Barroso" hitzaldia eskainiko du ostiral honetan, ekainak 11, Juan Carlos Perez politologo eta idazle algortarrak.
Amumak Algortako lagun elkarteak antolatuta, hitzordua Algortako Villamonte kultur etxean jarri dute, arratsaldeko 7:30ean. Hitzaldian zehar, Jose Antonio Agirre lehendakariaren lanak eta idazkiek gerora jaioko zen Europako Batasunean izango zuten eragina aztertuko du Perezek. Handik aurrera EBk izan duen eboluzioari ere jarriko diote arreta. Baina, gaurkotasunari begira, Itun Konstituzionalari buruz Frantzian eta Irlandan izandako erreferendumen zergatia eta ezezkoen emaitzaz ere arituko dira, Lisboako Hitzarmenaz ere luze eta zabal jarduteko. Azkenik Bruselak egungo egoera ekonomikoan eta krisialdian duen eraginaz mintzatuko da Perez. Argazkian, Europako Banku Zentralaren egoitza, Alemaniako Frankfurt hirian / cc-by
Jeff Barnes.