Bidebitarte txokoaren 50. urtemugaren ekitaldiak:
Ekainaren 8tik 13ra arte:
• Argazki erakusketa Telletxe kalean.
Ekainak 12, larunbata:
• 12:00etan, kalejira, Telletxe plazatik.
• 13:00etan, ALBEko bertsolarien emanaldia, Telletxe plazan.
• 14:00etan, bertso-poteoa, Bidebitarte kaletik.
• 19:45ean, Txalaparta emanaldia, UKTEST elkartearekin, Telletxe plazan.
• 19:55ean, omenaldia kide sortzaileei, Telletxe plazan.
• 20:00etan, Los Txikis taldearen bilbainada kontzertua, Telletxe plazan.
Ekainak 13, igandea:
• 12:00etan, kalejira, Telletxe plazatik.
• 12:30ean, txahala errearen dastaketa, Telletxe plazan.
• 12:30ean, Agurra, Itxartu eta Itxas Argia dantza taldeen emanaldia, Telletxe plazan.
• 13:30ean, Biotz-Alaia abesbatzaren emanaldia, Telletxe plazan.
Munduko pizzarik onenen tailerra Bidebitarte txokoan, Egizuk 2008n grabaturiko bideoan:
Pizza tailerra from Egizu Getxo Euskaldun! on Vimeo.
Algortako Bidebitarte txoko ezagunak 50. urtemuga ospatzeari ekin zion atzo eta igandera arte bere 50 bazkideek hainbat jarduera burutuko dituzte. Maiatzean bete zituen urteak Sarrikobaso kaleko hirugarren zenbakiko lonjan dagoen gastronomia elkarteak, baina asteburu hau aukeratu dute zenbaki borobila jendartean jaia egiteko. 1960ko Sociedad de Cazadores y Pescadores delakoaren sorreratik gaur egungo Bidebitarte txokora arteko ibilbidea iruditan eskaintzen duen argazki erakusketa paratu zuten atzo Telletxe kalean. Bertan izango da ikusgai igandea amaitu arte, ikusleak udalerriko euskalgintza, kulturgintza eta kirol esparruko kideak erraz topatuko dituela, urteotan horiei guzti horiei lekua eta laguntza eskaini baitie Bidebitartek. Baina, benetako ospakizunak, berriz, larunbatean hasiko dira, eguerditik gauera arte etengabeko jarduerak izango baitira, bertsolaritza, txalaparta eta bilbainadak osagai nagusiak izango direla. Egun horretan, 19:55ean kide sortzaileei omenaldia egingo diete. Igandean, berriz, gastronomia, dantza eta abesbatzen txanda izango da. Argazkian, txokoa bertso bazkari batean / cc-by Egizu!.