Orain dela zazpi urte Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzaren kontra jo zuen, eta zazpi urte pasa ondoren uztailaren 15ean hasiera emango diote epaiketari. Hori dela eta, larunbat honetan, ekainak 12, elkarretaratzea deitu dute Sopelan, Sopela.net bertako komunikabideak zabaldu duenez. Ekimena eguerdiko 1etan udaletxe aurrean izango da eta horren ostean giza katea egingo dute herriko kaleetatik. Sumarioan 22 lagun, tartean hainbat herritako alkate eta zinegotzi, prozesatu dituzte "erakunde terroristako kide izatearen balizko delitua" leporatuta. Auzigai dituzten eginkizunak, baina, Udalbiltzako Batzorde Eragileko kide nahiz langile gisa burututakoak dira. Argazkian, Udalbiltza auziaren aurka Bilbon egindako elkarretaratze bat / © Sopela.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!