Info7 irratiko langileen oharra:
Ion Telleria infozapi irratiko langilea atxilotu du Polizia frantsesak gaur goizean Urruñan. Baionako polizia etxean dute baina Pabera eramango dute datozen orduetan Madrilgo Entzutegi Nazionalak egindako euroaginduaren berri eman diezaioten.
• Gure elkartasun osoa eta besarkadarik beroena Ioni eta bere sendiari.
• Operazio polizial hau salatu nahi dugu. Espainian azken urteetan nagusitu den logika errepresiboaren ondorio den atxiloketa honek Euskal Herriaren aldeko konpromiso militantea zigortzea besterik ez du bilatzen.
• Atxiloketa hau justifikatzeko egiten diren toxikazio saiakerak ere salatzen ditugu. Ionek beti bizitza normal eta publikoa egin du, inoiz ez da ezkutatu eta lankideok horren lekuko gara.
• Atxiloketa hau salatzeko deitu diren mobilizazioekin bat egin eta hauetan parte hartzeko deia egiten dugu.
Infozazpiko langileak
Ion Telleria idiazabaldarra atxilotu du gaur goizean Frantziako Poliziak Urruñan, Espainiako Auzitegi Nazionalak bere aurka eskatutako euro-aginduaren harira.