Saritutako lanak Barrikako Udalaren jabetzakoak izango dira. Tokiko erakundeak beretzat gordetzen du haiekin erakusketak egiteko eskubidea edota erreproduzitzekoa. Hori egiteagatik ezin izango zaio eskatu egile eskubideak. Lehiaketan parte hartu duten lanekin erakusketa egingo dute, ekainaren 20an udaletxeko liburutegi zaharrean. Saritu gabe gelditu diren lanak jaso ahal izango dira, sari banaketa eguna igarota hurrengok 15 eguneko epearen barruan. Jasotzen ez direnak Udalaren jabetzakoak bihurtuko dira. Lehiaketa honetan parte hartuz gero oinarriak oso-osorik onartzea dakar.
Sariak
Hainbat kategoria izango dira lehiaketan, adinaren arabera banatuko direnak:
A kategoria, 6 urte:
1.- Margotzeko tresnak.
2.- Margotzeko tresnak.
3.- Margotzeko tresnak.
4.- Margotzeko tresnak.
B kategoria, 7-8-9 urte:
1.- Margotzeko tresnak.
2.- Margotzeko tresnak.
3.- Margotzeko tresnak.
4.- Margotzeko tresnak.
D. kategoria, 10-11-12 urte:
1.- Margotzeko tresnak.
2.- Margotzeko tresnak.
3.- Margotzeko tresnak.
4.- Margotzeko tresnak.
E. kategoria, 13-17 urte:
1.- 250 euro.
2.- 200 euro.
3.- 175 euro.
F. kategoria, 18 urtetik aurrera:
1.- 600 euro.
2.- 450 euro.
3.- 375 euro.
Bestalde, 100 euroko sari berezia izango da, bertoko lehiakiderik hoberenarentzat (udalerrian erroldatuta egon beharko du). Bestalde, lehiakide guztiek izango dute oroigarria.