Uztailaren 17an 20 urte beteko ditu Armintzako Txapel Reggae jaialdiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 9a, 21:02
Txapel Reggae jaialdiaren 20. urteurrena ospatzeko asmoz, uztailaren 17rako, larunbata, doako ekintzaz beteriko beste edizio bat antolatu du Armintzako Jai Batzordeak. Jardueren artean aipagarrienak skate pista berriaren estreinaldia eta afrikar dantzen ikastaro zein erakustaldia izango dira. Lehenengoa, adin guztietako jendeari zuzenduta egongo da, opari, sorpresa eta jolas ugari izango direla. Era berean, maila goreneko musikariek kontzertuak eskainiko dituzte. Hala nola, Chulito Camacho, Espainia mailan oso ezaguna; Yaniss Odua, Souleyman eta Laina Ankh afrikar sustraiak dituzten talde frantziarrak, The Yalah Crew bandak lagunduta; Seyni & Yeliba, afrikar mugimenduen lankide porrokatuak; eta Bilbomatiks, gorakada izugarria izan duen talde gaztea. Bitartean, Bad Sound System Irungo hirukoteak itxiko du jaialdia.
Egitaraua:

Skate:

11:00-13:00 Begiraleek zuzendutako skate ikastaroa eta sariz beteriko txapelketa, 16 urtetik azpikoentzat.
Musika BSO sound-en eskutik.
17:00-20:00 Opariak eskuratzeko skate-jolas desberdinak.
Musika DPTA sound-en eskutik.

Perkusioa:

12:30 Rasta poteoa Armintzako tabernetan zehar Orabai perkusio taldeak gidatuta.

Afrikar dantzak:

18:00-19:30 Sapali taldeak eskainitako musikaren erritmora, afrikar dantzen doako ikastaroa eta erakustaldia.

Kontzertuak:

22:00-6:00 Armintzako Txapel Reggae jaialdiaren 20. urteurrena (1990-2010).

Chulito Camacho
Yaniss Odua backed by Yalah Crew
Seyni and Yeliba
Souleyman & Laina Ankh backed by Yalah Crew
Bad Sound System
Bilbomatiks
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun