Gaurko 100 kilometro orduko haize-boladak iragarri dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 10a, 16:11

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurregiteko zerbitzuak jakinarazi duenez, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako mendebaldea alerta egoeran dago haizearengandik. Abisuaren arabera, 100 kilometro ordu baino gehiagoko haize boladak izango dira aipatu eremuetan. Arabako lautadan 70-80 kilometro ordu arteko haize boladak jazo daitezke. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak adierazi duenez, bihar, ostirala, zaparradak txikiagoak izango dira: arratsaldean botako ditu eta, gehienbat, mendebaldean eta hegoaldean. Depresioa mugitzen den heinean haizearen norabidea ere aldatuko egingo da; goizean hego-mendebaldetik joko du eta gero mendebaldetik. Tenperatura apenas aldatuko da: eguneko maximoak 20-23 ºC inguruan kokatuko dira. Argazkian, SOS Deiak 112 zerbitzura deitzea gomendatu dute edozein larrialdi egotekotan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun