Txorierrin, Fanon eta Martiartun izango dira jaiak asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 10a, 00:01

Lamiakoko jaiak orain bi asteburu izan direnean, Txorierri auzoak hartuko die lekukoa Leioan. Ostiraletik igandera arte, hainbat ekitaldi izango dira bertan: musika, jolasak, lehiaketak eta jai giroa ez da faltan izango. Erandion, berriz, Fano eta Martiartu auzoek hartuko diete lekukoa joan den asteburuko Erandio Landako Gorpuzti jaiei. Horrenbestez, Fanon, ostiralean, indaba jana herrikoia egingo dute. Horrekin batera, tortilla txapelketa eta dantzaldia izango dituzte. Larunbatean, berriz, umeen eguna izango da eta haientzako hainbat jolas antolatu dituzte. Gainera, paella jana, tiragoma txapelketa, txitxiburruntzia eta dantzaldia ere egongo da. Igandean, euskal dantza erakustaldiarekin bukatuko dira jaiak. Bitartean, Martiartun, Haitzama taldearekin gaupasa egingo dute ostiralean. Larunbatean, berriz, Euskadiko Sokatira Txapelketa izango da (640 kilogramo) eta Trikizio taldeak girotuko du gaua. Igandean, egunean zehar luncha, bertsolariak, idi-probak eta pailazoak egongo dira. Argazkian, dantzariak Martiartuko zelaietan.

Txorierriko jaien egitaraua:

Ekainak 11, ostirala

18:00 Txupinazoa eta jaien hasiera.
18:30 Ume jokoak eta ludoteka.
20:00 Maskoten lehiaketa.
20:00 Txokolatada.
20:30 Txiki berbena.
23:00 Kontzertuak.

Ekainak 12, larunbata

10:00Txupinazoa eta Krosean zein pastelgintza lehiaketan parte hartzeko epearen zabaltzea.
11:00 Herri Krosa.
12:00 Puzgarriak, ludoteka eta animazio tailerrak txikienentzat.
12:00 Igel lehiaketa.
13:00 Leioako Musika Bandaren kontzertua.
16:00 Puzgarriak, ludoteka eta mozorro lehiaketa txikientzat.
16:00 Ezkonduak ezkongabeen kontrako partidua.
18:00 Denontzako jolasak (petanka, sokatira, txingak...).
19:00 Pastelgintza lehiaketaren lanen aurkezpena.
20:00 Sardina jana.
23:00 Musika.

Ekainak 13, igandea

10:00 Txupinazoa eta kalejira.
11.00 Arku tiroa.
11.30 Tortilla lehiaketaren izena ematea.
12:00 Bolo txapelketa eta txapela jaurtiketa.
13:00 Tortilla aurkezpena eta jan...
16:00 Mus txapelketa.
18:00 Gure Ohiturak, Trabudu eta Txikiak Txiki dantza taldeak.
20:30 Sari lehiaketa, zozketa eta jaien amaiera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun