"Santamarine" aldizkariak orain urte batzuk ale berezia egin zuen gai honen inguruan, "Gerra hotsak Uribe aldean" titulupean, gerratearen gorabeherak gure eskualdean azaltzen dituena.
Bestela ere, nahikoa da gure inguruetan buelta bat ematea garai hartako bunkerrak (Berango, Sopela, Munarrikolanda…) eta gerra eraikinak nonahi topatzeko. Dena dela, salatu behar da agintarien aldetik ez zaiela oroimen historikoaren ondare modura merezi duten begiramena eskaintzen, eta pixkanaka desagertzen doazela, Berango-Larrabasterra inguruan errepidea egitean gertatu den bezala.
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoran argitaratutako artikulua.