Sopelako Udalak pertsona nagusiei zuzendutako gimnasia aparatuen eremua egokitu du udaletxe ondoan. Tresnok ariketa fisikoa egiteko egokiak dira, bihotz, birika eta muskuluak indartzeko, alegia, tokiko iturrien arabera. Halaber, luzatzeko ariketak egiteko eta gorputzaren koordinazio orokorra lantzeko aproposak dira. Josu Landaluze alkateordeak azpimarratu duenez, "ekipamendua zonalde horretan jarri dugu igarobide puntua delako, pertsona askoren joan-etorri tokia baita. Ez dugu baztertzen etorkizunean udaleko beste zonalde batzuetan antzeko aparatuak jartzea, horien eskaera handia bada". Guztira erabiltzeko errazak diren 3 aparatu jarri dituzte. Alkateordeak azaldu duenez, "ariketa anitz egin daiteke horietan. Zehazki, pedalen bidez gorputzaren beheko gorputz-adarrak lantzen dira, eta beste bi aparatuek goiko gorputz-adarrak lantzeko elementu ugari dituzte". Argazkian, Josu Landaluze alkateordea udaletxe ondoan jarritako gimnasia aparatuetan / © Sopelako udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!