Ekainaren 15etik aurrera, Getxoko Udaltzaingoaren egoitzan eskatu beharko dute aparkatze-txartela mugikortasun arazoak dituzten pertsonek. Bertoko herritarren arreta gunera jo beharko dute. Orain arte, Udal Gizarte Zerbitzuetan egin behar zuten. Udalerriko herritarren arreta bulegoetan ere eskatu ahal izango dira. Tokiko poliziak "txartelen jarraipen ahalik eta egokiena" egin ahal izatea da aldaketaren helburua, hasieratik, bizi lagunek bideratzen dutenetik, horien erabilpen egokia egiaztatu arte, udal iturriek zehaztu dutenez. Aipatu aparkatze-txartela urritasun fisiko edo psikiko larriren bat duten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalerrietako egoiliarrek eska dezakete, foru aldundien Balorazio eta Orientazio Unitateen baiezko txostena jaso badute. Titularrek baino ezin dute erabili, autoa gidatzen dutenean zein barruan doazenean. Argazkian, maiz aparkatzeko oztopoak aurkitzen dituzte elbarriek / cc-by
sancocho.com.