Tango doinuak entzungai izango dira Itzubaltzetan larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 10a, 20:33

Carlos Gardel payadore eta kantautoreak nazioartean zabaldu zituen tango doinuak entzun ahal izango dira etzi, larunbat honetan, Itzubaltzeta / Romoko Gure Etxea tabernan. Emanaldia, herriko lau musikari ezagunek osatzen duten Romo's Aires taldearen esku egongo da eta hitzordua arratsaldeko 8etan jarri dute. Anton Latxak gitarran, Arantza Barcelonak biolinean, Jon Sanz de Icazak flautan eta Periko Sanmartinek ahotsean, Gardel, Piazzola, Goyeneche eta beste hainbat konpositoreren tango eta milongen bidezko bidaia egingo dute kontzertuan zehar. Etzi aukerarik ez dutenek, baina, beste bi aukera izango dituzte itzubaltzetarrak entzuteko. Lehenengoa bihar bertan izango da, Bilboko Hika Ateneoan, 21:00etan. Kontzertuaz gain afaria ere izango denez, aurretik deitu behar izango da. Beste aukera, hilaren 26an izango da, Portugaleteko Volatin kafetegian. Argazkia: © Romo's Aires.

Romo's Airesek BilboRocken emandako kontzertuaren bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun