Alfontso Etxegarai deportatu plentziarrari buruzko dokumentala estreinatuko dute bihar Baionan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 10a, 21:57

Ostiral honetan, ekainak 11, estreinatuko dute Baionan "Sagarren Denbora" film dokumentala, Josu Martinezek eta Txaber Larreategik egina. Kristiane Etxaluzek eta Afrikako Sao Tomen deportatuta daukaten Alfontso Etxegarai iheslari plentziarrak elkarrekin daramaten bizimodua du oinarri. Gite-Ipes elkarteak ekoiztu duen film hori Baionako Atalante zineman erakutsiko da lehenbizikoz, 19:30ean. Ondoren Euskal Herrian barna ikusi ahal izango da udan zehar, hala ekainaren 17an Ainize-Monjolosen (Baiona), 19an Bilboko Capitol zineman, 24an Iruñeko Zabaldin eta uztailaren 1ean Etxegarairen sorlekua den Plentzian (19:30ean, Goñi Portal kultur etxean). Euskal Herria Zuzenean festibalean ere ikusi ahal izango da, uztailaren 3an.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun