Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak burutzen ari den "langile murrizketak" Plentziako eskolan eragina izango duela ohartarazi du tokiko guraso elkarteak. Datorren ikasturteko langile zerrenda ez dute jaso oraindik baina, aita-amek adierazi dutenez, "Haur Hezkuntzan irakasle bat gutxiago" izango dute, ikasleen laguntzarakoa alegia. Bestalde, kritikatu dutenez, "gimnasia orduak murriztu ditu" gobernuak eta ondorioz, beste irakasle bat galtzearen beldur dira. "Etorkinei laguntza ematen ari den irakaslea ere galdu dezake", gaineratu dutenez. Bestalde, guraso elkarteak jakinarazi duenez, "Lehen Hezkuntzan gaixorik dauden irakasleak ez dituzte bost egun pasa arte ordezkatuko. Horrek esan nahi du, eskolako irakasleek egin beharko dutela ordezkapen hori". Argazkian, Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua / cc-by-nc-sa Agirregabiria
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!