Algortako Zubilleta herri ikastetxeko umeak garraiatzen dituen autobus zerbitzuaren etorkizunaz galdetu du Eusko Legebiltzarrean
Ezker Batuak. Izan ere, Mikel Arana legebiltzarkideak zerbitzu hori kenduko den ala mantenduko den argitzeko eskatu dio idatziz Isabel Celaa zuzentzen duen
Hezkuntza Sailari. Azken egunotan, zerbitzu publikotan iragarri diren murrizketek ikastetxeari zerbitzua ematen dion garraioaren desagerpena ekar lezakete eta bere kezka agertu dute Zubilletako gurasoek. Aipatu garraioaren kontratazioa lau urtero sinatzen da eta aurten amaituko da azken hitzarmena. Horregatik, linea kenduko den argitzea eskatu du Aranak, horrela izango balitz zeintzuk izan dira Hezkuntzak erabilitako irizpideak ere ezagutu nahi du legebiltzarkide federalistak. Azkenik, Zubilletako ikasleen gurasoei matrikula garaian zerbitzuaren balizko desagerpenaren berri zergatik ez zaie eman jakin nahi du Aranak.