Igande honetan, ekainak 13, Getxotar Abesbatzen Eguna ospatuko da hirugarren urtez. Ekimen horren bitartez talde getxoztarrei omenaldia egin nahi zaizkie eta, horrezaz gain, udalerrian errotze handia duen tradizioa bultzatu nahi da. Algortako Biotz Alai plazan hamaika talde jardungo dira; horietako bakoitzak bi kanta eskainiko ditu. Saioa 18:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da. Guztira, 350 bat abeslari bilduko dira ekitaldian. Hirugarren edizio horretan honako abesbatza hauek jardungo dira: Erromoko Kantariak, Irutasun, Zozoak, Itxartu, Tangorako Soinutarrak, Gorrondatxe, Gizatiar, Eskuz Esku, Biotz Alai eta Ondarreta. Halaber, lehenengo aldiz haur abesbatza bat ariko da, Romo ikastetxeko korala, hain zuzen ere. Taldeek eskainiko duten egitarauan herri-abesti anitzak bildu dira, hala euskaraz, nola gaztelaniaz. Besteak beste, Mocoroa, Solozabal, Guridi eta Iparragirreren kantak abestuko dituzte saioan. Argazkian, Gorrondatxe abesbatza Getxotar Abesbatzen lehenengo Egunean.