"Antzinean, negua amaitutakoan, gure herriko baserri eta auzoetako bizilagunak elkartu egiten ziren egun batean leku ezagunetan (Ondiz, San Bartolome, Ereaga, Martiartu...) eta egun pasa egiten zuten txerrikiak surtan erretzen eta jaten, dantza egiten... ondo pasatzen elkarrekin, alegia! Euskaldunok elkarrekin ondo pasa dezagun euskaraz, ohitura zahar hori berreskuratu nahi dugu", azaldu dute antolatzaileek. Horregatik, bihar, San Bartolomen elkartzera deitu dituzte leioaztarrak.
Egitaraua:
11:00 Umeentzako tailerrak.
13:00 Euskal dantzen ikuskizuna Gure Ohiturak dantza taldearekin.
13:30 Txitxiburruntzia.
14:30 Larrain dantza herritarra.
15:00 Herri bazkaria. Aurten sagardotegi menua, Triki Kupelako lagunekin.
17:00 Koadrilen arteko Herri Kirolak
19:00 Erromeria Hobaneuke taldearekin.