Igande honetan, ekainak 13, egingo dute bosgarren urtez Forum Sport Kosta Trail lasterketa, Uribe Kostan. 31 kilometroko lasterketan izena emateko epea amaitu egin da jada, aurreko edizioekin alderatuta, parte-hartze errekorra lortu ondoren. Familiarteko Ibilaldian (12 kilometro) eta mendiko ibilaldian (20 kilometro) apuntatzeko epea, berriz, bihar arte egongo da zabalik. Bi modalitate horietako edozeinetan izena eman daiteke Forum Sport dendetan edo
www.forumsport.com/kostatrail web-orrian. Horretarako, 4 euro ordaindu beharko dira. Gainera, antolatzaileek erraztasunak emango dizkiete parte-hartzaileei garraio publikoa (Metro Bilbao) erabil dezaten, eta anezka-autobusen doako zerbitzua ere jarriko dute haien esku, helmugatik Plentziako metro geltokira arteko ibilbidea egingo duena. Iaz, 1.600 lagun inguruk parte hartu zuten Kosta Trail lasterketan. Argazkian, Uribe Kosta eskualdeko itsaslabar eta hondartzetan barrena, Forum Sport Kosta Trail lasterketaren laugarren edizioa / ©
Barrika.net.