Alemaniar ardi-txakur Klubaren Bizkaiko ordezkaritzak lurraldeko erakusketa monografikoa antolatu du igande honetarako, ekainak 13, Sopelako
Txakurren Etxean (Gatzarriñe, 36). Ekitaldia goizeko 9:30ean hasi eta 15:00ak aldera amaituko da. Ehun ardi-txakur inguru bilduko dira, Estatu osotik etorriak. Abereak adinaren arabera bananduko dituzte maila desberdinetan. Horrela, arrak, emeak eta txakurkumeak hiru kategoriatan egongo dira banatuta: 4 eta 6 hilabete artekoak, 6 eta 9 hilabete artekoak eta, 9 eta 12 hilabete bitartekoak. 12 eta 18 hilabete artekoak, berriz, Oso Gazte mailan jardungo dute; 18 eta 24 hilabete artekoak Gazte Mailan; eta 24 hilabetetik gorakoak Lanerako Mailan. Epaile lanetan, Hans-Peter Fetten alemaniarra eta Javier Silva sopeloztarra izango dira. Lehenengoak arrak epaituko ditu eta bigarrenak emeak. Argazkia: cc-by
Gianfranco Petrella.