Kirol zaletasuna eta festa giroa uztartuko dituzte bihar Altzagan eta Astrabuduan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 11a, 20:26

Larunbat honetan, ekainak 12, arraun eguna izango da Altzagan. Lutxana Arraun Elkartean antolatuta, goizetik gauera izango dira ekitaldiak: piraguen mailegua, puzgarriak, batel promozio estropada, herri bazkaria, magia saioa, bideo emanaldia eta kontzertua, besteak beste. Bestalde, Astrabuduako Athletic Egunaren lehenengo edizioa deitu dute biharko. Athletic Goitiko Taldeak antolatuta, 11:00etatik 14:00etara, haurrentzako puzgarriak izango dira; eta ondoren, trikipoteoa eta herri bazkaria. Azkenik, 18:00etatik aurrera, Salamandras eta Travelling Brothers taldeek emango dute kontzertua. Bitartean, 11:30etik 13:00etara, Astrabuduako kaleetan zehar ibiliko dira joka txistulariak, Iparraize elkarteak antolatuta. Txistuen Alardearen hirugarren edizioa da biharkoa. Argazkia: © Lutxana Arraun Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun