Udalerriko presoen azken urtebetetzeen jaia egingo dute gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 11a, 20:45

Gaur, ostirala, urtebetetze jaia ospatuko dute Algortako Amnistia tabernan. Izan ere, Aimar Hidalgo Lertxundi euskal preso politiko algortarraren eta Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" errepresaliatu itzubaltzetarraren urtebetetzeak izango dira ondorengo astetan. Lehenengoak 32 urte beteko ditu ekainaren 15ean. Eta bigarrenak 46 udaberri hilaren 24ean. Jaialdia 20:30ean hasiko da eta gau osoan zehar musika, giro ona eta sorpresak izango direla iragarri dute bertokoek. Argazkian, euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarrikapena Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun