Astelehenean Santurtzin egingo duten isuri toxiko simulazioaren sirenak Getxon ere entzungo dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 11a, 22:19

Herritarren artean alarma saihesteko asmoarekin, datorren astelehenean, hilak 14, Santurtzin, Bilboko Portuan jatorria izan dezaketen isuri kimikoko toxikoen simulazioa egingo dutela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Hartara, aipatu udalerrian jarri berri dituzten sirenek joko dute aipatu balizko isuriez herritarrak ohartarazteko. Hori dela eta, Getxoko Udalak adierazi duenez, "ziurrenik gure udalerrian ere entzungo dira" alarma abisuak. Beraz, tokiko erakundeak nabarmendu du herritarrak ez direla zertan ikaratu behar, simulazio hutsa baino ez delako. Argazkian, Santurtziko portua / cc-by Iker Merodio.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun