Astelehenetik aurrera kirol ikastaroetan izena emateko aukera izango dute Fadura eta Gobelako abonatuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 11a, 22:27
Astelehenean, hilak 14, zabalduko dute Getxo Kirolak udal erakundearen 2010/11 denboraldiko ikastaroetan izena emateko epea, abonatuak diren pertsonentzat. Tenis eta padelaren kasuan, ikastaroa errepikatu nahi duten lagunek astelehen, astearte eta asteazkenean eman beharko dute izena. Beste modalitateetako ikasleek, berriz, ekainaren 17tik abuztuaren 31ra arte izango dute zabalik tokia erreserbatzeko epea. Bitartean, izen-ematea ezeztatu edo ordutegia aldatu nahi dutenek irailaren 6an eta 7an egin ahal izango dute. Bestalde, ikastaroetako batean lehenengo aldiz apuntatzen diren abonatuek, arretarako bulegoetan, familia bakoitzeko zenbaki bat eskuratu beharko dute, uztailaren 1etik irailaren 8ra bitartean. Horrekin, izena emateko ordena erabakitzen duen zozketan parte hartuko dute. Zozketa irailaren 9an egingo dute, 10:00etan. Ondoren, zerrendak argitaratuko dira. Horietan, inskribatzeko eguna eta ordua zehaztuko dira. Argazkian, hainbat haur tenisean jokatzen Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegian / © Getxo.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun