Polonian egingo diote harrera Simon Otxandategi dantza taldeari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 14a, 18:53

Bestwina udalerri poloniarreko agintariek harrera ofiziala egingo diete Anabel Landa Berangoko alkateari eta Simon Otxandategi dantza taldeko kideei. Hori dela eta, Cracoviatik gertu dagoen herri horretara egingo dute bidaia. Berangon izandako azken folklore jaialdian parte hartu zuen Tanca Betwina dantza taldeak luzatu die gonbitea. Itxura ona hartu zioten gure udalerriari eta euren 40. urteurrenean berangoztarrak gonbidatzea erabaki dute. "Ohorea da guretzat. Berangon egon zirenean euskarazko hainbat abesti ikasi zituzten; eta, bertara bidaiatuta, baten bat gehiago irakastea espero dut", esan du Iñaki Gonzalez Simon Otxandategi dantza taldeko zuzendariak. Bidaia ekainaren 18tik 20ra bitartean izango da. Argazkian, Simon Otxandategi dantza taldeko zanpantzarrak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun