Ostiral honetan, hilak 18, Ondizko etxebizitza tasatuen zozketa egingo dute 12:00etan Leioako Sakoneta kiroldegian. Eraikiko diren 57 etxebizitza horiek, jabetza-araubidean esleituko dituzte, udal iturriek adierazi dutenez. Ondiz Hutsik HAPOren 37. arloan kokatuko dira, Aldapabarrena kalean hain zuzen, Altzaga ikastolatik hurbil. Etxe horien salneurria, babes ofizialekoak eta etxebizitza libreen artean ibiliko da. Gehienezko prezioa behin-behineko udal-kalifikazioa eskuratzen den unean indarrean dagoen erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioari 1,7 indizea aplikatzearen ondoriozkoa izango da, tokiko arduradunek zehaztu dutenez. Baina, aldaketarik egonez gero, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren araberakoa izango da. Argazkian, 2009ko urtarrilaren 26an banatu zituzten Javier Madrazo aurreko Etxebizitza sailburuak eta Eneko Arruebarrena Leioako alkateak, Lamiako auzoko errentazko etxebizitza sozialen giltzak / © Leioa.net.