Asteazken honetan, ekainak 16,
"La maza y la cantera. Juventud vasca, represion y solidaridad" liburuaren aurkezpena egingo dute Algortan. Hitzordua 19:30ean jarri dute Villamonte kaleko kultur etxean. Julen Arzuaga
Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko abokatua da lan horren egilea. "Euskal gazteriak azken 30 urteetan pairatu duen errepresioaren azterketa sakona egin du. Batez ere kale borroka ekintzek jaso dituzten zigor neurrigabekoak hausnartzen ditu", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez zehaztu duenez. Euskal gazteriari politika egiteko ate guztiak itxi dizkiotela uste du Arzuagak. Horretaz guztiaz luze eta zabal aritu zen "La maza y la cantera" liburuaren egilea Eguzki Irratiko "Kateak apurtu" saioko lagunek egindako
elkarrizketan (mp3). Argazkia: publicdomain Etengabe.