Berangoko Udaleko Obra eta Zerbitzu Arloak turismo panela jarri du Berangoetako kultur etxeko plazan. Aldeetako batek Uribe Kostako informazioa ematen du eta besteak Berangori buruzkoa. "Bisitariei gure udalerriko interes-guneen irudi orokor bat eskaintzea da helburua", udal iturriek zehaztu dutenez. Jata-Ondo elkarteak sustatuta eta koordinatuta, eskualdean turismoa bultzatzeko egitasmoaren barruan kokatzen da ekimena. Besteak beste, komunikabideetan zein turismo azoketan oihartzuna izatea eta eskualdeko intereseko elementuak balorean jartzea barnebiltzen ditu programak. Uribe aldeko Landa Garapen Elkartea da Jata-Ondo. Txorierri, Mungialdea eta Uribe Kostako 23 udalerrik osatzen dute, eskualdeko edo udalerrietako landa eremuarekin harremana duten beste hainbat erakunderekin batera. Azken horien artean dira, besteak beste, lehen sektoreko elkarteak, kooperatibak eta sindikatuak. Argazkian, eskualdeko turismo bulegoetako bat / © Joseba Zubiaur - Sopelako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!