Zabaldu zutenetik hona, 20.000 lagunek bisitatu dute Areetako Evaristo Txurruka moilan jarritako
Getxo Dinosauro Parkea, udal iturriek adierazi dutenez. Bertan, duela 65 milioi urte bizi izandako izakiak agertzen dira, orotara tamaina errealeko 16 erreprodukzio alegia. Maiatzaren 1ean zabaldutako erakusketa urriaren 31an itxiko dute. "Ekimena
Getxoko Udalak udalerrira bisitariak erakartzeko apustu bat da, era horretan, bertoko merkataritza eta ostalaritza jarduerak sustatzeko eta udalerriko eskaintza turistikoa aberasteko", zehaztu dutenez. Erakusketan agertzen diren dinosauroekin batera, bisitarientzako informazio-panelak ere badaude, non espezie bakoitzaren datuak agertzen diren. Batzuetan gai horretan adituak direnek euren ekarpenak ere egiten dituzte. Erakusketa astelehenetik igandera bisita daiteke, 11:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte. Sarreraren prezioa honako hau da: nagusientzat 3 euro; umeentzat 2 euro; eta 20 pertsona baino gehiago osatzen duten taldeentzat 1,50 euro pertsona bakoitzak. Argazkian, Txurruka moilako dinosauroetako bi / © Getxo.net.