Getxoko udal turismo bulegoak egunero zabalduko dituzte irailaren 15era arte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 14a, 19:40

Bihartik aurrera, herritarren arretarako udako ordutegia martxan jarriko dute, irailaren 15era arte, Getxoko udal turismo bulegoek. "Ordutegia zabaltzearen helburua udalerrira datozenei informazioa eta arreta zerbitzua hurbiltzea da, udan dituzten beharrei erantzun egokiagoa eman ahal izateko", udal iturriek adierazi dutenez. Gauzak horrela, Algortako Ereaga hondartza inguruan kokatuta dagoen gunea egunero egongo da irekita, 10:00etatik 20:00etara, etenik gabeko ordutegian. Areetan, Bizkaiko Zubiaren ondoan dagoena, berriz, egunero, 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 20:00etara, eskainiko du arreta. Informazio gune horiek udalerriari zein Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzko informazioa eskaintzen dute. Halaber, erreserba-zentral zerbitzua eskaintzen dute (Getxoko hoteletan egoteko, jatetxeetara joateko edo hainbat jardueratan parte hartzeko: iraupen ezberdinetako irteerak belaontzietan, bisita turistikoak...). Argazkian, Algortako Telletxe plazan jarri ohi duten turismo bulego ibiltaria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun