Euskal Herriko Mugimendu Antifaxistak CD berria kaleratu berri du. "Borrokanrrola" izeneko musika lanean Euskal Herriko hainbat taldek parte hartu dute, tartean
Dale ke Aun Respira (DAR) seikotea dagoela. Uribe Kostako lagunek ondoko bandak izan dituzte lagun: Stupenda jones, Ihesbide, Bajo presion, Kaleginez, Radio aktiva, Des-kontrol, Akatz, Infernuko panpinak, Suspenders, Trigger travis, Macarrada, Estricalla, Itziarren semeak, Mortis causa, Sermond's, Oliba gorriak, Pleonakis plektos, Pib all stars eta The sparteens. Bestalde, CDa aurrera ateratzeko, Apoa (Estricalla), Kolinas (Suspenders), Mikel (Anestesia) eta Unaik (Oliba Gorriak) ere lagundu dute. Diskoa 7 euroren truke eskuratu daiteke ondoko tokietan:
Eztabaida Gune Antiautoritarioa (Amesti kalea, 3 / Algorta), Gatazka Elkartea & DDT Banaketa (Ronda kalea, 12 / Bilbo) eta Street Warriors (Ronda kalea, 17 / Bilbo). Argazkian, DAR talde uribekostarra / cc-by Mugaz.