Joan den larunbatean Algortako Telletxe plazan egitekoak ziren jai herrikoien aldeko olinpiadak bertan behera utzi behar izan zituzten, eguraldia txarra zela eta. Halaber, euskal gehiengo sindikalak Bilbon deitutako manifestazioarekin bat egitea erabaki zuten antolatzaileek. "Dena den, jaiak antolatzen gabiltzan herritarrok jai herrikoien aldeko aldarrikapenarekin jarraituko dugu. Herritik eta herriarentzat egindako jaiak defendatuko ditugu gaur, bihar eta beti!", adierazi dutenez. Lehenik eta behin, barkamenak eskatu dizkiete olinpiadetan parte hartzeko prest zeuden lagun eta koadrila guztiei. Bestalde, ekimena uztailaren 29tik abuztuaren 1era ospatuko diren Algortako San Inazio festetan egiteko asmoa dutela jakinarazi dute jai herrikoien aldeko gazteek. Argazkian, ikurrinari agurra Algortako San Inazio jaietan.