Datorren astelehenean, ekainak 21, emanaldi berezia izango da
Kultur Leioa aretoan,
Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartearentzat dirua biltzeko asmoz,
ArteDramako lagunek jakinarazi dutenez. Hitzordua 20:30ean jarri dute. “Erregea eta bufoia” izenburuko emanaldian Ander Lipus aktore markinarra eta Fredi Paya bertsolari algortarra leian egongo dira. "Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erreza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez… horretarako gai jartzaileak ezarritako gai eta egoerei aurre egin beharko diete. Guzti hau inprobisazio osoan", antolatzaileek azaldu dutenez. Gai jartzailea Unai Elizasu altzarra izango da. Horrenbestez, sarrera 10 eurotan egongo da eskuragarri, aldez aurretik, BBKren orotariko kutxazainetan eta Leioako
Betiko ikastolan. Egunean bertan ere Kultur Leioako txarteldegian erosi ahal izango da. Esan bezala, sarreretatik lortutako diru guzti-guztia Seaskarentzat izango da. Argazkian, Ander Lipus / © ArteDrama.