Atzo arratsaldean erabaki zuen Gobela ibaiko ibilgu eta ertzetako lanekin jarraitzeko baimena ematea Bizkaiko Foru Aldundiak. Gauzak horrela, dagoeneko bidea libre dago Salsidu eta Jolasetako zubiak botatzeko. Jose Luis Bilbao buru duen erakundeak orain hiru aste erabaki zuen obrak geldiaraztea, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Ura agentziak arrain hiru-arantza babesteko neurri zuzentzaileak bete ez dituelakoan. Gobela inguruko zubiak botatzeko premia "salbuespen baldintza" dela argudiatu zuen arrastiko lehen orduan Nekazaritza Foru Sailari bidalitako txostenean Urak. Goizez, bilera izan zuten bi erakundeetako ordezkariek. Bada, egoera baloratu ostean, Ondare Naturala eta Biodibertsitatearen 2007ko Legean zirrikitua ere topatu du Aldundiak. Horren 58. artikuluak aurreikusten duen salbuespena aintzat hartuta, Gobelako ibilguan ekin daitekeela kontsideratu du foru erakundeak, "kaltetutako bizilagunen segurtasuna bermatzeko" bada. Argazkian, Salsiduko zubi parean jarritako pasagunea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!