Gobela ondoan autorik ez uztea aholkatu du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 15a, 14:32

Gaurko, alerta horia, eta biharko, alerta laranja ezartzea eragin dute euri zaparrada iragarpenek. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak egindako gomendioak bereak eginez, badaezpadako neurriak hartzea eskatu die herritarrei Getxoko Udalak. Gauzak horrela, eguraldiaren nondik norakoen zain, urez betetzeko arriskua duten garajetan autoak ez uztea aholkatu dute, ezta Gobela ibaiaren ondoan ere. Bestalde, gaur, ura moztu dute Aiboa kaleko 51, 53, 55 eta 57 zenbakietan, Jolasetako zubiaren eraisketaren ondorioz. Etenaldiak 13:00ak arte iraungo du, gutxi gora behera. Argazkian, garaje bat urez gainezka, 2008ko ekainaren 1eko uholdeen ondorioz.

Udalak herritarrei hedabideen albisteei adi egotea eskatu die, aurreikusitako euri jasen eboluzioa ezagutzeko. Larrialdietarako Gune Koordinatzailearen telefono zenbakia 944 660 202 da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun