Palestinako andra bat bere herriaz mintzatuko da gaur arratsaldean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 15a, 20:29

Gaur arratsaldeko 7etan "Violaciones de los derechos humanos en Palestina" izeneko hitzaldia izango da Algortako Villamonte kalean dagoen kultur etxean. Ekimena Mundubat gobernuz kanpoko erakundeak antolatu du Mewando eta Amumak elkarteen laguntzaz. Hizlaria Naheel Daoud Bazbazat Emakume Palestinarren Batzordeetako Batasuneko partaidea izango da. Bestalde, etzi, asteazkenarekin, Palestina, Sahara eta Kolonbiako gatazkei buruzko mahai-ingurua egingo du Bilboko Euskalduna Jauregian Mundubat GKE-k. Hitzordua 18:30ean jarri dute. Argazkian, 2010eko maiatzaren 14an, palestinarren Nakba gogoratzeko elkarretaratzea egin zuten Algortako Telletxe plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun