Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzak jakinarazitako alerta laranja eta emergentzia aurreko egoeraren aurrean, Imanol Landa alkateak larrialdi plana jarri du indarrean Getxo udalerrian. Udal agintariak gaur goizean bertan “krisi mahaia” bildu du, aurreikusitako eguraldiaren eboluzioagatik beharrezko izatekotan prebentzio eta jardueren dispositiboak prest egon daitezen. Ildo horretan gune arriskutsuak zaintzeko neurriak jarri dituzte martxan eta, behar izatekotan, giza taldeak ere antolatuta daude, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Era beran, herritarrei gogoratu diete, prebentzio bezala, urez betetzeko arriskua duten garajetan eta Gobela ibaiaren ondoan autoak ez uzteko. Udalak herritarrei hedabideen albisteei eta udal web guneari (
www.getxo.net) adi egotea eskatu die, aurreikusitako euri jasen eboluzioa ezagutzeko.
Leioako Udalak ere badaezpadako neurriak hartu ditu eta herritarrei kontuz ibiltzea gomendatu die, batez ere errepidean. Agintari leioaztarrek ere uholdeak eman daitezkeen zonaldeetatik autoak kentzea eskatu dute. Argazkian, larrialdi zerbitzuak adi, 2009ko urtarrilaren 27ko alerta egoeraren ondorioz.