Larunbatean txalaparta tailerra izango dute Uribe Kostako berbalagunek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 15a, 21:00
Larunbat honetarako, ekainak 19, txalapartari buruzko oinarrizko tailerra antolatuko dute Uribe Kostako berbalagunek. Beraz, egun horretan, aukera ederra izango dute euskaraz dakitenek zein ikasten ari direnek, perkusio tresna horretaz gozatzeko eta aldi berean elkartu eta ondo pasatzeko. Sopelako Iturrieta parkean (Balearen parkean, Mendieta kalearen amaieran, kultur etxe berritik gertu edo Sabino Arana kalearen alboan, Urdulizerako bidean); lakuaren ondoan elkartuko dira, 19:00etan. Karlos Galan UKTEST Uribe Kostako Txalaparta Ekimenetarako Sustapen Taldeko kidea izango da irakasle. Edozein zalantza edo galdera izanez gero, berbalagunekin harremanetan jartzerik badago, 605 773 541 zenbakira deituz edota berbalagunuribekosta[abildua]hotmail.com helbidera idatziz. Argazkian, Galan (eskuinean) eta UKTESTeko beste kide bat txalaparta jotzen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun