Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramaileak Altzagako batzokiaren mesedetan jokatzea egotzi dio EAJk zuzentzen duen udal gobernu taldeari. Izan ere, lizentzia berri bat onartu omen dio, "nahiz eta beharrezko baldintza minimoak betetzen ez dituen". Horregatik, popularrak adierazi du kontra-egite errekurtso bat aurkeztuko duela. Ruizek azaldu duenez, "1.130 zenbakiko dekretuaren kontrako errekurtso bat aurkeztu dugu, horrek taberna-jatetxe moduan jarduteko lizentzia onartzen diolako Altzagako batzokiari. Gaur egun, EAJk horretarako lizentzia bat badauka Jado kaleko 10. zenbakiko eraikinaren lehenengo solairuan". Popularrak aipatu duenez, "talde politiko horrek taberna-jatetxe jarduera lehenengo solairutik eraikin bereko behe-solairura mugitzeko eskaera aurkeztu zuen. Baina, udal arautegiak argi esaten du ezinezkoa dela ostalaritza jarduera berriak jartzea lokalen arteko distantzia minimoa 30 metrokoa ez bada". Altzagako batzokia zaharberritzeko eta egokitzeko lanetan
"hainbat irregulartasun" salatu zituen Ruizek maiatzaren bukaeran. Argazkian, Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramailea.