Nekazaritzaren astea dela eta,
Sopelako Eguzki talde ekologistak bi ekimen prestatu ditu, nekazaritza ekologikoaren eta Euskal Herriko baserritarren defentsan. Lehenengoa ostegun honetan, hilak 17, izango da, 18:00etatik aurrera. Bertan, nekazaritza ekologikoari buruzko tailerra egingo dute Sopelako Sekeko gaztetxean. Nekazaritza ekologikoaz mintzatuko dira eta, horren ostean, ikasitakoa praktikan jarriko dute gaztetxeko ortuan. Tailerra EHNE sindikatuko kide batek emango du. Bigarren ekimena, Larrabasterrako Plaza Beltza kulturgunean egingo dute, ostiralean, hilak 18, 18:30ean. Bertan elikadura subiranotasuna eta kontsumo taldeen inguruko hitzaldia eskainiko du Sopelako Eguzkik. Horren harira, egunean bertan kontsumo taldea sortu nahi dute interesatuta dauden pertsona guztiekin. Argazkian, Sekeko gaztetxean egingo dute nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroa / ©
Gazte Asanblada Sopeloztarra.