Eguraldiari aurre eginez 1.500 lagun baino gehiagok parte hartu dute Kosta Trail lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko eka. 15a, 22:03

Orotara, 1.500 lagun baino gehiagok parte hartu zuten igandean Uribe Kostan zehar egindako Kosta Trail lasterketaren barruan dauden hiru probetan: ibilaldi familiarra, mendi ibilaldia eta mendi lasterketa. Ibilaldi familiarrari dagokionez, 12 kilometroko zailtasun txikiko ibilbidea izan zen, familia zein lagunen artean egiteko ezin hobea. Sopelako udaletxetik abiatu ziren, bertatik kostaldeko bidea hartu eta Meñakoz eta Barrikako itsaslabarretatik ibili ziren kirolariak. Mendi ibilaldia, berriz, 20 kilometrokoa izan zen, zailtasun ertainekoa. Martxa horretan, Sopelako udaletxetik ere abiatuta, Bizkaiko kostaldetik ibili, Ermuamendi igo, Billano lurmuturreko inguruak zeharkatu eta Plentzian bukatu zuten. Hirugarren probari, berriz, Getxon eman zitzaion hasiera, eta Plentzian bukatu zuten kirolariek 31 kilometro ibili ostean. Argazkian, Forum Sport Kosta Trail lasterketaren iazko edizioa / © Barrika.net.

Ikusi Sopela.net webguneak plazaratutako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun